Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

edurne

12/10/2008 GMT 1

iritzi artikulua 1

edurne_2-3-07 @ 23:30

Edurne Caballero

Mehatxuek ilundutako bizitza

Ez dut ulertzen gizonek emakumea horrela tratatzea, hasieran biak maite dira seme-alabak eduki ditzakete etxea…hau da bizitza bat. Zer aldatzen da hori guztia infernu batean bilakatzeko? Zer egiten du emakumeak gaizki zigor hori jasotzeko? Eta zer gertatzen zaio gizonari horrelako astakeria egiteko? Zer egiten du ertzainak, poliziak? Erantzunik gabeko galdera mordoa, erantzunik gabe jarraituko dutenak.
Ez dakit zergatik jartzen dituzten salaketak emakumeek ez badute ezertarako balio, laguntza eskatzeko kampaina pila bat baina salatu ondoren zer egin behar da laguntza edukitzeko inork ez badu ezer egin behar zugatik. Kritika honen bidez eskatu nahi dudana da beldur diren emakumeak lagunduak izatea, poliziagatik noski, poliziak maltratatzaileak atxilotzea eta laguntza psikologikoa ematea emakumea gutxiezten duten guztiei, agian hori da amets gaizto hau amaitzeko bide bakarra, hori edo emakumeok berdin egitea tratu txarrak ematen dituenari. Hau da tratu txarrak jasotzen dituen emakumeak senarra edo bikotea jotzea edo hiltzea baina horrek ez du zentzu handirik azkenean berdin egitea ere gaizki dagoelako.
Edozeinek norbaiti jotzean, mehatxatzean edo tratu txarrak ematean arazoa duela ez bada konturatzen hori ikustarazi behar zaio ez berriro ere gertatzeko eta agian heriotza bat saihesteko.
Nire ustez umeei txikitatik erakutsi behar zaie jotzea gaizki dagoela eta balore batzuk eman behar zaizkie handitan astakeriak egin ez ditzaten eta emakumea errespetatzeko.
Neurriak hartu beharra dago emakume gehiagoren heriotza saihesteko eta hori ez da gure lana poliziarena baizik, arazoa da poliziek badakitela gertatzen dena baina orduan zer gertatzen da, ezer,ezer eta ezer, eta gertatzen bada tratu txarrak ematen dituenaren parte jartzen direla ematen du,ea noiz konturatzen diren arauak aldatu beharra dagoela heriotz eta gaizki bizi diren emakumeen tasak jaisteko,ez dut uste inork horrela bizitzea merezi duenik gainera emakumeak senarra edo bikotea zaindu, janaria egin, arropa garbitu,etxea garbitu…eta hori guztia egin ondoren, beragatik bikoteagatik horrela esskertzea jipoia emanez ez dago inolako eskubiderik hori egiteko.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!